martes, 28 de octubre de 2008


Euskara ikasteko aukera ederra duzu oraingo honetan. Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen www.hiru.com etengabeko ikaskuntza atariak euskara sarean ikasteko metodo berri bat aurkeztu du. Ikasten.net du izena eta bere ezaugarri nagusiak erabat doakoa dela eta gazteleraz zein ingelesez jarraitu daitekeela dira. Munduko edozein herrialdetatik egin daiteke ikastaroa, nahikoa baita internetera konektatutako ordenagailu bat izatea. Ikaskuntza bide berri hau probatu nahi dutenek webgunean izena eman baino ez dute egin behar, eta sistemak berak gidatuko ditu lehen ikasgaitik azkeneraino.

Anima zaitezte!!!

No hay comentarios: