martes, 3 de marzo de 2009

Maitasun postala.

Nola esan maite zaitudala?
Nola entzun zure bihotza?
Nola jakin maite nauzun?
Nola, nola, nola?
Ez dakit nola,
Ez dakit non,
Ez dakit zergatik,
baina asko maite zaitut.
Zergatik topatu eta ez hitz egin?
Zergatik agurtu eta ez besarkatu?
Zergatik, zergatik, zergatik...
ez musukatu?
Zure eskua eta nirea elkartzea nahi dut,
zure ilea eta nirea korapilatzea nahi dut,
zure begiak eta nireak begiratzea nahi dut...
eta zure ezpainak nire ezpainekin elkartzea nahi dut.
Zure begi politak,
zure ahots ederra,
zure ile itzela,
eta zure irribarre goxoa.
Izugarria zara, ederra eta munduko pertsonarik bikainena.
Nire buruan zaude,
nire begietan,
nire ezpainetan,
nire gorputzean eta nire
BIHOTZEAN.
Harrapatuta zaude,
ezin zaitut atera.
horregatik, hobe da,
zuk maite nauzula esatea.
Izugarri gutxi da
zenbat eta zenbat
maite zaitudan esateko!

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso polita da,baina jakin nahi dut norena den.

Anónimo dijo...

Asko gustatu zait.